JUSTIFIKAZIOA
Zergatik eta zertarako sortu dugu jardunaldi hau??
Jardunaldi hau sortzearen arrazoia, euskal pilota bezalako kirol tradizional bat ahalik eta jende gehienaren eskuetara hurbiltzea izan da. Gure nahietako bat, gaitasun ezberdinak dituen edo kanpotarra den jende ugari azaltzea da, guk haiei euskal pilotaren nondik norakoak modu dibertigarri eta dinamiko batean irakatsi ahal izateko, eta aldi berean, haiekin jarduten dugun bitartean haiengandik guk ere ikasteko.
Zihur gaude etortzen den jende guztiak oso goiz onak pasatuko dituela eta asko ikasiko duela, ez bakarrik euskal pilotaren inguruko ariketekin, jende ezberdinaren bizimodu, portaera eta izaerarekin ere.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina