PLANIFIKAZIOA
NEGUKO PILOTA JARDUNALDIA
2019ko neguko pilota jardunaldia bi saio ezberdinez osatuta egongo da. Lehenengo saioan bigarrenean erabiliko ditugun tresnak sortuko ditugu, eta bigarrenean, ordea, guztiok batera euskal pilotaz gozatuko dugu.
KOKALEKUA ETA ORDUTEGIA
Jardunaldia gasteizko Adurtza Pilotalekuan ospatuko da, lehenengo saioa zein bigarrena.
KOKALEKUA ETA ORDUTEGIA
Jardunaldia gasteizko Adurtza Pilotalekuan ospatuko da, lehenengo saioa zein bigarrena.
- Lehenengo saioa 2019ko abenduaren 6an egingo da goizeko 10:00etatik eguerdiko 12:30etara. ¡Tartean, amaiketako txiki bat antolatuko dugu jokalariak indarrak berrezkuratu ditzaten!
- Bigarren saioa 2019ko abenduaren 7an egingo da goizeko 11:00etatik eguerdiko 12.30etara. Egun honetan baita ere egongo da amaiketakoa jateko denbora, noski!
Partaideak, materialak eraikitzeko objektuak izan ezik (autoeraikitako materialen orrialdean azalduta ageri da), ez dute ezer eraman beharko, gogoak eta kiroleko arropa erosoa bakarrik! Adin guztietako jokalariak izango dute ekitaldi honetan parte hartzeko aukera, ariketa danak edozein adineko aurren dibertimendurako pentsatuta baitaude.
Adurtzako pilotalekua
Campo de los Palacios Kalea, 1, 01006 Vitoria-Gasteiz, Araba

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina