ARIKETAK

JARDUNALDIKO ARIKETAK

(Ariketa guztietako bideoetan, Aiur Platerok (kamixeta horiaduna) gaitasun bereziak dituzten pertsonentzako arauak jarraituko ditu. "Inklusioa" izeneko orrialdean arau hauek ikus daitezke)



Ariketa 1 :

Ikasleak lerroan jarriko dira, frontisarekiko distantzia mugatuko duten konoen atzean. Jokalariek banaka-banaka baina tantoa jarraituz frontisera jaurtiko dute, bertan zintarekin marraztuta egongo diren "dianetan" pilota sartzeko helburuarekin (guk zinta txuria erbili dugu baina klarionak erabiltzeko aukera dago). Tamaina ezberdinetako "dianak" egongo dira eta haien tamainaren arabera emango duten puntuazioa ezberdina izango da. Jokoa aspertu arte edo norbaitek huts egin arte jarraitu daiteke, eta bukatzean, puntuazio altuena lortu duenak irabaziko du.





Ariketa 2 :

Oraingo honetan binakako partidu bat egingo dugu. Bi jokalariz osatutako bi talde egongo dira, eta talde bakoitzeko jokalari bat palarekin hasiko da, bestea, aldiz, eskuarekin. Partida hasiko da, taldeko edozein jokalariak pilota kolpatzen duen bakoitzean, taldekidearekin tresna aldatu beharko du, eskua erabiltzen hari bada, pala hartuko du eta alderantziz. Puntuazioa nahi bezala moldatu daiteke, hau jokalarien esku geratzen da.







Ariketa 3 (Zesta):

Lehenego ariketan bezala ikasleak lerroan jarriko dira eta lerroko lehenengo bi jokalariek zesta izango dute eskutan. Oraingoan, alboetan bi kono izango dituzte. Lerroko lehen jokalariak pilota frontisera jaurtiko du. Jarraian, hark eta haren atzeko jokalariak konoen atzetik bira emango dute. Pilota jaurti duenak eskuineko konoari bira emango dio eta atzekoak, errestoa egin behar duenak, ezkerreko konoari. Bigarren jokalariak errestoa egiterakoan eskuineko konoari bira eman eta lerrora bueltatuko da. Honekin batera, hurrengo jokalaria irtengo da eta ezkerreko konoari bira eman ondoren errestoa egiten saiatuko da. Jokoaren iraupena mugatzeko, huts egiten duena kanporatua izango da, amaieran irabazle bakarra gelditu arte.

Iruzkinak

Argitaratu iruzkina