ORRIALDE NAGUSIA


Euskal pilota zabaltzea eta jende guztiaren eskura egotea helbudu duen "Pilota Guztiontzat" izeneko erakundea gara. Euskal pilotaren inguruko jardunaldi bat eraikitzeko proposamen bat sortu dugu blog honetan. Jardunaldi hau inklusiboa izatea izan dugu helburu eta hau kontuan izanda, bizpahiru ariketa sortu ditugu, autoeraikitako materiala erabiliz.



Autoeraikitako materiala erabiltzea eta sortzen ikastea, jardunaldietan parte hartuko duten ikasle edo jokalariei etorkizunean material propioa sortzeko gaitasuna hurreratzea dauka helburu, ondo pasatzea eta ingurumena zaintzeaz gain, noski.

Iruzkinak

  1. Aupa talde! Blog interesgarria iruditu zaidan arren, hobetzeko hainbat alderdi dituzuela iruditu zait.
    Hasteko, taldearen aurkezpenik ez da ageri, eta hainbat ortografia edo idatzizko akats topatu ditut. Horrekin batera, justifikazio osotuago bat faltan bota dut, balio pedagogikoak, helburu zehatzak etabar. Hala ere, sortutako materialaren aurkezpena asko gustatu zait. Honi pare bat bueltatxo emanda, benetan lan polita irten daitekeela uste dut. Animo!

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina